Filosofoa eta irakaslea.
Bartzelonako Unibertsitateko “Seminari Filosofia i Gènere” eta “GAPP” (Grup arendtià de pensament i política) taldeko ikertzailea da, eta filosofia irakaslea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Universitat Oberta de Catalunya unibertsitatean. Filosofian lizentziaduna da Boloniako Unibertsitatean, eta filosofian doktorea Bartzelonako Unibertsitatean. Bere interesak filosofia politikora bideratuta daude, batez ere Hannah Arendt eta Günther Anders autoreen pentsamendura. Egile horiei buruz hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkarietan. Hannah Arendten Participar del món (Lleonard Muntaner, 2020), Arendten 1941 eta 1945 arteko idatziei eskainia, eta La desobediència civil (Lleonard Muntaner, 2022) liburuen editorea da, eta baita Günther Andersen L’home dalt del pont liburuarena ere (Club Editor, 2023). Itzulpen-lanekin uztartzen du bere ikerketa lana.