
Leire Ipas
Leire Ipas (Ansó, 1995) diziplinarteko artista da, plataforma anitzeko saiakeragilea eta kultur komunikatzailea. Artearen Historia ikasi zuen Salamancan eta Bartzelonan, eta zineman eta literaturan ere baditu prestakuntza espezifikoak.
Gaur egun, arte sorkuntzaren eta gai kulturalei buruzko dibulgazioaren artean mugitzen da. Arte sorkuntzaren alorrean pieza hibridoak egin ohi ditu, hizkuntzan nahiz forman, Gazte Artearen Topaketak 2023 eta 2024an aukeratutakoak, esate baterako. Dibulgazio lana, berriz, Manual de Construcción podcastaren bidez, Letraheridas zikloan parte hartuz edo Youtuben argitaratuz egiten du.
Azken urteotan, honako hauek landu ditu Leirek: identitatearen disoluzioaren ideia, mundua ulertzeko gure modua hesitzen duten, ala ez duten, inguruak, ukipen azalerak eta giza interkonexioa.
CENIZA / PIXEL
Bideoinstalazio hedatuko proiektua da, eta alderdi digitalak banakoen eta ingurunearen arteko mugak desegiteko dituen aukerak ikertzen ditu. Mugarik ez dagoela onartuta, murgilduta gauden osotasun horretan zaintzeko eta erreproduzitzeko moduak bilatzen ditu.
Horretarako, bi desegite mota alderatu eta komunikazioan jarri nahi ditu proiektuak, bi konnotazio oso desberdin dituztenak: errautsa (errausketakoa, materiala, transzendentea) eta irudi digitala (bizia, immateriala, garrantzirik gabea). Biak partikula txikiz osatuta daude, eta ezin da jakin objektu batekoak edo bestekoak diren, baina, aldi berean, digitalean, uste dugu existitzen den guztia debaluatzen duela fusio horrek, eduki huts bihurtuz.
Funtsean, “CENIZA / PIXEL”-ek hauxe galdetzen dio bere buruari: Nola biziko genuke digitala, ulertuko bagenu besteekin eta ingurunearekin desegiten eta berregiten ari garela denbora guztian?
