Skip to content

Dick Rekalde

Dick Rekaldek (Iruña, 1963) Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilbon, 1983tik 1987ra. 1987 eta 1990 artean beka bat jaso zuen ikasketak atzerrian (Berlinen) zabaltzeko. 1992an INJUVE-Madrid Arte Gaztearen erakusketarako hautatu zuten, 1994an Banesto Bankuaren sorkuntza artistikorako beka jaso zuen eta 2009an Nafarroako Gobernuaren sorkuntzarako laguntza beka. 1995etik aurrera irakasle lanetan hasi zen eta 2004tik argazkilaritza irakasten du Iruñeko EASD eskolan.
Hainbat sari jaso ditu eta hainbat bilduma publikotan ditu obrak: Nafarroako Museoa, Artium, Koldo Mitxelena, Banesto Bankua, Unión Fenosa, etab.

HETEROTOPÍAS

Portzelanazko eta gresezko eskultura batzuk instalatzeko proiektua da Heterotopías. Hiriaren erdian sakabanatuta errepikatzen diren bi obra: portzelana zurizko pitxer edo arrautza bat, bikain esmaltatua, eta gres beltzezko zilindro bat, zimurtsua, oihal itxurakoa, parke batean zuhaitz bat sor dezakeena, edo farola baten mastari errematea eman diezaiokeena.

Proiektu hau jarrera kritikotik planteatzen da artelanaren erakusketarekiko, “topaketen” proiektua da. Parterik garrantzitsuena ikuslea da eta horregatik pieza guztiak “galeriatik” ateratzen dira espazio publikoetan erakusteko, pribatua dena publikora eramateko, bizitzaz hornitzeko, modu ulertezin eta jostagarrian betiere.