Elisa Arteta
Elisa Arteta (Iruña, 1980) koreografoa da. Gorputzari buruzko hausnarketan zentratu da, gorputza bera ardatz hartuta, eta arlo eszenikotik haratago zabaldu du bere lana, bideora eta soinu artera, esaterako. Pentsamenduak zeharkatu eta sentsazioak aztertu nahi ditu, eta horrek bere gaitasun espiritualak iratzartzera eraman du, eta kanalizazio eta sendatze energetikoan eta kontzientzia bidaietan ere aritu da. 2016tik 2022ra Huarte Zentroko zuzendaritza taldeko kide izan zen, eta, gaur egun, bere doktore tesia egiten ari da, pertzepzioaren hedapenari eta jakintza ez-hegemonikoen garapenari buruzkoa, bere proiektu artistikoak akonpainamendu espiritual eta emozionaleko proiektuekin konbinatzen dituen bitartean.
magma
magma lanak barneko su horrekin du zerikusia, erakusteko gogo horrekin, errealitatean agertzearekin, barnean sortzen ari den zerbait argitara ateratzearekin, magma sumenditik ateratzean bezala.
Forma artistikoen, sentsazioen, pentsamenduen eta afektuen nahaste bat sortu nahi dut, sentitzeko, egoteko, hautemateko eta konektatzeko espazio artistiko bat eratu ahal izateko.
Instalazioa nire eremu artistikotik beste batzuetara egindako lekualdatzetik abiatuta sortuko da, adibidez, bideora gorpuztasunetik hurbiltzea, idazkera gorpuztua, gorputz kontzientzia handituko duten soinu testurak, gorputz kartsu batetik datorren ahotsa edo erakusketa ikustera joaten diren pertsonen gorputzetarako sorkuntza arkitektonikoa.
Planteamenduak zerikusia du, halaber, leku sentikor berriak zeharkatzeko aukera emango duten esperientzia artistikoak eragiteko moduarekin eta artea auto-eraldaketarako modu gisa erabiltzeko moduarekin.