Skip links

ZINEMA ZINEMA DENEAN

Non dago zinema? Erantzun al daiteke galdera hori? Arte plastikoen eta musikaren alorrean gertatutakoa zineman gertatzen da gaur egun. Zinema aretoetan al dago benetan? Ekoizpen handiek ba al dute zentzurik? Galdera horiek dira egungo zinemagile aurreratuenek eta erradikalenek ireki dituztenak. Teknologia finaren etorrerak, mugikor batekin grabatu baitaiteke bereizmen handiko eszena bat; film bat sare sozialen bidez zabaltzeak eta erraz eskuratzeko aukera izateak; ikasle kualifikatuen prestakuntza masiboak zinema eskoletan; zinema aretoak pixkanaka abandonatzeak ―edo hirien kanpoaldean dauden zentroetan pilatzeak―, etxeetan ikustearen alde; zine dokumentalaren eta testimonialaren eklosioak; ondarea teknika berrien bidez kontserbatzeko arazo gero eta handiagoak, eta beharrezko artxibo baliabideek, horiek guztiek  duela hamarkada bat edo bi arte bizi izan duenaren oso kontrako dimentsiora eraman dute zinema.

Bestalde, teknika narratibo berriak, nobela grafikoa eta poesiaren zatiketa bezalako formulak bilatzen dituen literaturak, eragina izan dute gidoien konfigurazio desberdinean. Béla Tarr-ek, adibidez, 2012an, bere karreran gorantz ari zela eta zinemako handietako bat zela, film luze gehiago ez filmatzea erabaki izana adierazgarria da benetan, eta galdera gisa pentsatu behar da duela ez hainbestetik arte horretan ireki diren bideen aurrean. Topaketetan parte hartzen duten lehen mailako zinemagileak “zinemako pentsalariak” dira nolabait esateko. Haiengan gorpuzten dira egungo zinemaren proposamenik adimentsuenak eta ausartenak.

Ikusi
Drag