Lodosan jaio zen, 1988an, eta Bilbon eta Cluj-Napocan bizi eta lan egiten du. Arte garaikideko doktoregaia da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Argazkigintza hedatu batetik garatzen du bere arte-jarduera, paisaiaren sinbolikoari balioa emanda.
Erakunde hauek, besteak beste, bekak eta sariak eman dizkiote: Guggenheim Museum, INJUVE Espainiako Kultura Ministerioa, Eremuak-Eusko Jaurlaritza, C arte C, Huarte Zentroa eta Nafarroako Kultura Departamentua, eta BilbaoArte Fundazioa.
Site-specific proiektuak eta egonaldiak egoitza artistikoan egin ditu Mendebaldeko Saharan, Islandian, Austrian, Errumanian eta Argentinan, besteak beste. Banakako erakusketak egin ditu, hala nola The Earth may want to be like it was before existing, Iruñeko Ziudadelan, Das Paradies, Bilboko La Taller Galerian, Future Fossils, Bilboko Museo Arkeologikoan eta Buenos Airesko San Martín Kultura Etxean, eta Mugak, BilbaoArte Fundazioan.
Bere lanak hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, besteak beste: Arte Garaikideko Huarte Zentroa, Rekalde Aretoa (Bilbo), Montehermoso Kulturunea (Gasteiz), San Telmo Museoa (Donostia), Fabra i Coats Centre d’Art Contemporani (Bartzelona), Centrul de Interes (Cluj-Napoca), Galería Rafael Pérez Hernando (Madril) edo Gaep Gallery (Bukarest).