Skip to content

Alexandra Baurès

Tonneinsen (Frantzia) jaio zen, 1971n, eta erakusketa-komisarioa, arte-bitartekaria eta kultura-kudeatzailea da. 2007tik, Mapamundistas zuzentzen du, Iruñeko eta inguruetako espazio-sare batean urtero egiten den arte garaikideko programa. Jaialdi honen esparruan, hainbat kontzeptu esploratu ditu mugimendu eta eraldaketarekin, ikuspuntu askotatik. Hala, 2022an, 16. edizioan, Más allá de lo que puede ver izenekoan, ikusgai dagoenaren mugak aztertuko ditu. 

Halaber, En Mudanza-Ibiltari arte-hezkuntzako programa koordinatzen du, 2016. urtetik, zeinaren bidez Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma hiriko ikastetxeetara eramaten baita.  Mugaz haraindiko esparruan, 2019an eta 2020an, kokomisario aritu zen Mahaia proposamenean; Baionan, Bilbon eta Iruñean egin zen aldi berean, eta eskualdeko hainbat artistak parte hartu zuten. Bestalde, 2020tik, 9 Soles udako zikloaren komisariotzaz arduratzen da. Asteazkenero, formatu hibridoko arte-ekintza bat egiten du aire zabalean, Nafarroako Museoko Behatokian..

LOTUTAKO EKITALDIAK