Skip to content
Portada » 2024 Edizioa » Musika norabide guztietan

Musika norabide guztietan

SIGMA Project

SIGMA Project (edo gauza bera dena, Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silgueroren talentuen batura) saxofoi kuarteto bat baino gehiago da, ezinbesteko ibilgailua da XXI. mendeko musika instrumentalarentzat. Saxofoiaren benetako ‘Ardittiak’ izaki (halaxe izendatu zituen Scherzo musika aldizkariak),… Read More »SIGMA Project

Miguel Bonal Asensio

Zaragozan jaio zen, 1999an. 7 urte zituenean Zaragozako Musika Kontserbatorio Profesionalean sartu zen zango-biola ikasketak hasteko Fernando Marinekin. Zango-biola eta biolontxelo barrokoko goi mailako ikasketak Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan egin zituen, Emmanuel Balsarekin, eta kalifikazio maila altuenekin amaitu zituen. … Read More »Miguel Bonal Asensio

Georg Friedrich Haas

Konpositorea. Georg Friedrich Haas bere belaunaldiko Europako konpositore garrantzitsuenetako bat da. Bere lanak originaltasun izugarriz laburbiltzen du Austriako orkestra musikaren tradizio handia, XX. mendearen bigarren erdiko abangoardia esperimental frantses eta amerikarra aztertuz. Hortik musika esploratzaile eta zorrotz bat sortzen da,… Read More »Georg Friedrich Haas

Liza Lim

Konpositorea, hezitzailea eta ikertzailea. Liza Lim konpositorea, hezitzailea eta musika ikertzailea da, eta bere lana praktika kolaboratibo eta transkulturaletan oinarritzen da. Edertasunaren sustraiak, denborak Antropozenoan dituen ondorioak, lotura ekologikoaren sentsorialtasuna edo emakumeen leinu espiritualak dira bere lan artistikoaren gai nagusiak.… Read More »Liza Lim

Fabià Santcovsky

Konpositorea. Konposizioko ikasketak Bartzelonan egin zituen Gabriel Brnčić eta Mauricio Sotelorekin, eta Stuttgart eta Berlinen Marco Stroppa eta Daniel Ottekin. Hiru ganbera opera idatzi ditu, La Platako Teatro Argentino, Municheko Bienala, Gran Teatre del Liceu eta antzeko erakunde eta jaialdiek… Read More »Fabià Santcovsky

Mauricio Sotelo

Konpositorea. Mauricio Sotelo Espainiako gaur egungo konpositore nabarmenetako eta ospetsuenetako bat da. Bere lanaren ezaugarria “flamenko espektrala” edo “alterflamenkoa” deiturikoaren sorkuntza da, eta flamenkoaren tradizioa mendebaldeko musika abangoardistaren oinarri estetikoarekin eta pentsamendu filosofikoarekin uztartu izanari zor zaio hori. Obren katalogo… Read More »Mauricio Sotelo