Martin Etxauri
Martin Etxauri Sainz de Murieta, Txo!? ezizenez, artista, ikertzaile eta irakaslea da. Arte garaikidean ikerketan doktorea, teknologia eta medio berriekin lan egiten du teknologia bera begirada kritiko eta zeiharrarekin pentsatu eta hausnartzeko. Digitala eta fisikoaren arteko erlazioa ikertzen du, batetik, interaktibitatea eta pertsona eta makinaren arteko erlazioa ezartzen duten interfazeekin eta, bestetik, natura digitalizatu eta itxuraldatzeko prozesuen bitartez.
ADIMEN ARTIFIZIALA ULERTZERA JOLASTUZ, SORTUZ
Ezer al du amankomunean egungo adimen artifizialak animalien adimenarekin? Noraino da gai gauzak ulertzeko?, noraino zentzua maneiatzeko? Baina, nola dabil? Hainbat joko eta dinamika ezberdinen bidez adimen artifiziala (AA) nola funtzionatzen duen ikasten eta ulertzen saiatuko gara. Zer ematen digun, zer kentzen ahal digun eta pertsonekiko zein ingurumenarekiko erlazioei buruz hausnartuko dugu, sorkuntza eta sormenaren bitartez. Tailer hau Topaketen “Zu ala ni, edo biak. Adimen artifizialarekin bizitzen” ibilbidearen barne kokatuta dago.










































