+ Hitzaldiak eta elkarrizketak
Emigrantea, beti emigrantea
Aurkezlea eta gidaria:
- 21/11/2024
- Terminado
- 18:30
Location
Doako sarrera aforoa bete arte
Txileko Santiagon jaio nintzen, hungariar emigranteen seme; Vienan (Austria) ikasi eta trebatu nintzen, eta orain Vilanova i la Geltrún (Espainia) bizi naiz. Apurka-apurka, ia nahi gabe, Austria eta Hungariako literaturen igorle eta hedatzaile bihurtu nintzen espainieraren eremuan. Lurralde hark Espainian zuen berriemaile moduko bat nintzen, aldi berean oso erreala (XX. mendeko Europako izugarrikerien epizentroa) eta oso irudizkoa den lurralde harena. Izan ere, Erdialdeko Europa fikziozko mundua ere bada (non hasi eta amaitzen da?, zer muga ditu?), hainbesteraino, ezen batzuetan sentitzen baitut ni neu ere irudizko izaki bat naizela, fikziozko pertsonaia bat.