Idazlea eta itzultzailea.
Santiagon (Txile) jaio zen. Vienan ikasi zuen eta 1980az geroztik Espainian bizi da. Literatura itzulpengintzan eta idazketan dihardu. Itzultzaile lanetan, austriar eta hungariar autoreen obrak itzuli ditu batez ere, hala nola Stefan Zweig, Karl Kraus, Arthur Schnitzler, Imre Kertész eta Lásznahorkai idazleenak. Goethe eta Franz Kafka klasikoen lanak ere itzuli ditu. Gainera, saiakera eta fikziozko zenbait liburu idatzi ditu: Guerra y lenguaje, Karl Kraus en los últimos días de la humanidad, El vuelo de Europa, Las leyes de la extranjeros. Hainbat sari jaso ditu: Espainiako Kultura Ministerioaren Itzulpen Sari Nazionala, Austriako Literatura Itzulpenaren Estatuko Saria (biak 2010ean), Hungariako «Balassi» Itzulpen Sari Nagusia (2017) eta Alemaniako NRW Fundazioaren Straelen Itzulpen Saria (2022). Alemaniako Hizkuntza eta Literatura Akademiako kidea da