Skip to content
Jarduera musikalak eta eszenikoak

Gandeia

KONTZERTUA
12/10/2024
Terminado
21:00

Location

Labrit pilotalekua

GANDEIA taldeak kontzertu-ikuskizun bat proposatzen du, musikaren eta dantzaren bat egitean oinarritua, antzinako garaietatik hasi eta konposizio garaikideagoetarainoko bidaia eginez; tartean, gure lurraldeko ondare herrikoi eta tradizionalaren transmisiotik igarota, iraganean mimoz jasoa eta orainaldian GANDEIAk modu oso errespetutsuan moldeatua, gure musika tresnetara egokituz. Materialaren balio, edertasun eta interes handiaren jakitun izanik, tradizioa eta modernitatea batzen ditugu, altxor hori transmititzen eta gozatzen jarraitzeko. 

GANDEIAk ikuskizun desberdin bat aurkeztuko du. Ikuskizunaren abiapuntua mugimenduaren jatorria eta ahots eta perkusio adierazpena izango dira, eta ondoren, talde osoarekin jarraituko da (ahotsa: Raquel Andueza; pianoa: Amaia Cordoba; biolina: Yorrick Troman, Inés de Madrazo, Liesbeth Baelus; txistu-danborra: Ion Irazoki eta 8 dantzari), garai desberdinetako obrak aurkeztuz, gurera ekarrita eta konposizio berriko eta erabateko estreinaldiko obrekin amaituz. Horien artean, Nafarroako egileen musika egongo da, hala nola Koldo Pastorrena eta GANDEIAko kideena.

Programaren helburua da Encuentros de Pamplona /Iruñeko Topaketak egitasmoaren espiritua agertzea, musika herrikoi eta tradizionala, etnikoa eta apustu abangoardistenak musika eta dantza ikuskizun berean batuta.

Comparte: