Hemen ez den nonbait
- 01/10/2026 - 24/01/2027
- Ongoing...
Location
Jone Rubio Mazkiaran eta Elena Olave Duñabeitiak komisariatutako erakusketa
Hemen ez den nonbait memoria gorpuzteko moduen eta lekukotasunari buruzko erakusketa kolektiboa da, non Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite artista garaikideen lanak Iruñeako Udaleko Bildumako zenbait artelanekin batera dialogatzen baitute. Ebokazioaren ideiatik abiatuta -hau da, gogamena eta irudimenaren bitartez orainaldira zerbait ekartzearen ideiatik- Ziudadelako Arma Aretoaren eta espazio hori okupatuko duten artisten lekukotasun historiko eta pertsonalaren arteko korrelazioaz dihardu erakusketa, beti ere artelanen poetikotasunari, lausotasunari eta zehaztuezinari garrantzia berezia emanez. Izan ere, mostra hau erakusketa-espazioan dagoenari eta, aldi berean, ez dagoenari buruz estetikoki hausnartzeko modu gisa planteatzen da.
*Iruñeko Udalak bultzatutako erakusketa