Skip to content
Erakusketa eta instalazio artistikoak

Kanpamentu Galaktikoa: Agora

ART INSTALLATION,
INSTALAZIOA
02 - 12/10/2026

Location

Civivox - Kondestablearen Jauregia

AzkonaTolozarena

 

Babesleku bat izan daiteke mendi baten goialdean dagoen aterpea.

Babesleku bat izan daiteke basamortu erdian jarritako kanpadenda.

Babesleku bat izan daiteke poloaren erdian eraikitako iglua.

Babesleku bat izan daiteke baso erdian metatutako enbor-pila.

 

Edo izan daiteke haima bat,

izarrekin apaindutako haima,

aho-forma duen ate batekin,

bi begi bezalako bi ate,

belarri zorrotzak

eta kapela bat bihotz batekin.

 

Zeren eta babesleku batek zure kapeladun amonaren antza izan dezake.

Zeren eta zure amona, kapelarekin, gauez estalkiaz zu tapatzen,

hori ere babesleku bat izan daiteke.

 

Eta plater bat dilista.

Laranjak.

Patata, batata, porru eta tipularekin,

hori ere babesleku bat da.

 

Zeren eta babesleku bat geldirik egon daiteke,

edo mugitzen egon daiteke.

 

Zeren eta zu eta zure lagunak,

kanta hau dantzatzen, babesleku bat izan zaitezkete.

 

Zeren eta dantza-pauso batzuk eta irribarrea zure babesleku izango dira beti.

 

Baina zernahi ere den eta dagoen lekuan dagoela,

babesleku bat itxaron-leku bat da.

Dena pasa arte itxarotea.

Elkarrekin.

 

KANPAMENTU GALAKTIKOA: AGORA da AzkonaTolozaren Gure babesleku galaktikoa izeneko arte bizien piezaren bertsio instalatiboa.

Comparte: