Nork dio beldur Zinemari?
- 07 - 08/10/2026
- 11:00
Location
Mercedes Álvarezen tailerra
Tailer/topaketa honek zinemaren historian zehar egindako funtsezko galdera du ardatz: “Begirada”. Begirada baten ikaskuntzaren historia da zinemaren historia.
Lumière anaien filmetatik, irudimenaren eta errealitatearen arteko marra ikusezin bat lehenengo aldiz zeharkatu zuen trenaren etorrerarekin, aukera guztiak begiradari eta irudimenari zabalduta ere, galderak berbera izaten jarraitzen du: Zein da ikuslearen begiradari, irudimenari eta emozioari uzten zaion espazioa? Askatasun tarte hori guztia berriro konkistatu behar da gure memorian arrastorik uzten ez duten irudi jasak bahituta dagoen honetan.
Godard-ek dioen bezala, zinema beti da zalantza bat, eta inoiz ez ziurtasun bat. Zalantza horretatik ikasi dugu gizonezko eta emakumezko zinemagileen kameren bidez begiratzen historiaren joanean, hainbat zinematografiatan, eta zinemagile horiek munduarekiko dugun begirada zabaldu, zalantzan jarri eta eraldatu dute.
Gaur egun, zineman beti bezala, kontua da begirada prestatzea irudien aurrean aske izateko; deus saldu nahi ez diguten irudiak, berriz elkartzea, harridura partekatzea eta zinemari askatasuna ematea bilatzen duten irudiak, bestela ezin esan daitekeen guztia esan dezan. Soilik zinemak.
Zinemaren historian izandako zuzendari aitzindari Dulac-ek zioen bezala, irudi zinematografikoek jatorrian izandako eragina hizpide hartuta: “inor ere ez zegoen honetarako prest”. Harridura hori berritzea eta irudien haria ehuten jarraitzea, zinemagileek eta ikusleek partekatzen duten eskubide nagusiari lekua utziz: Begiradarako eskubidea.
Gaur egun, agian inoiz baino gehiago, garrantzitsua da gogoeta egitea zinemaren aurreko begiradari buruz eta zinemaren bidez nola planteatu begirada irudien zaratatik kanpo jartzea, sare sozialetako, Interneteko, Mass mediako eta Adimen Artifizialeko irudi etengabeen eta iragankorren boladek inbaditutako mundu batean. Horiek hodei digitalean geratzen dira, baina ez dute arrastorik uzten memoria indibidualean eta kolektiboan.