CMC Garaikideakek, Karmele Gomez -sinesK- artistarekin elkarlanean, Ökologie aurkezten dute, musika sortu berria, pertzepzio sinestesikoa, esperimentazio akustikoa eta teknologia bisual berriak uztartzen dituen diziplina anitzeko proiektu berritzailea.
Proposamenak ekologiaren zentzua utzi nahi du agerian zientzia ekologiko modernoaren aitzindari Ellen Swallow-ek aldarrikatu zuen hitzaldi etiko eta iraunkor batetik. Kontakizun soinuduna Garaikideaken sorkuntza laborategian du iturburua, eta Karmele Gomez artistak zuzenean sortuko dituen bisual sinestesikoetan bat egingo du.