Garaikideak Musika Garaikidearen Zentroa kultur ekimen pribatua da, irabazi asmorik gabea eta Nafarroan bizi diren musikariek bultzatua. Sorkuntza berriko musika garaikidearen sorkuntza eta zabalkundea ditu helburu.
Zentroaren ondarea, betiere ondare berriaren sorrerari lotua, hogei musika ekoizpen eta hirurogeita hamar autoretza lan baino gehiagok osatutako corpusean laburbiltzen da. 2015etik aurrera Iruñean (Nafarroa) eta irailean hutsik egin gabe egiten den NAK Jaialdiaren sustatzaileak izanik, musika garaikidearen, dantzaren, obra bisualen eta zinematografikoen ehun estreinaldi baino gehiago ahalbidetu ditu.
Karmele Gomezek –sinesK– margotzen eta hedatzen ditu bere egoera sinestesikoak ahalbidetzen dizkion esperientziak. 2019tik lankidetza estuan ari da Garaikideakekin, zuzeneko bisualak sortuz hainbat ikuskizunetarako. Kutxa Fundazioa-Donostiako garapen, berrikuntza eta eragin arloko zuzendaria da.