Skip to content
Jarduera musikalak eta eszenikoak

Voladores de Papantla, erritu-zeremonia

03/10/2026
12:30

Papantlako Hegalarien erritu-zeremonia Erdialdeko Amerikako kultura-ondarearen adierazpenik ikusgarri eta sinbolikoenetako bat da, Totonacapan eskualdeko (Veracruz, Mexiko) totonaka-herriari lotua bereziki. Haren helburua da naturarekiko eta mundu espiritualarekiko errespetua adieraztea, bai eta bien arteko harmonia mantentzea ere. Errituan bost gizonek hartzen dute parte: masta altu batera igotzen diren lau hegalari eta kaporal bat, gailurretik eguzkiaren eta puntu kardinalen omenez txirula eta danborra jotzen dituena. Inbokazioaren ondoren, hegalariak hutsera abiatzen dira, sokaz lotuta, jiraka, poliki-poliki jaisten diren bitartean, hegaztien hegaldia imitatuz. Zeremonia horrek komunitateen kosmobisioa irudikatzen du, unibertsoaren jatorriari buruzko mitoak berpizten ditu eta oparotasuna bultzatu nahi du. Erritua Gizateriaren Kultura Ondare Immateriala da, UNESCOk izendatua.

Comparte: