Skip to content
Erakusketa eta instalazio artistikoak

Web 2006-2007

INSTALACIÓN,
INSTALAZIOA
02/10/2026

Eskuz puztutako beira gardenezko esferak eta altzairu herdoilgaitzezko kablea

”la Caixa” Fundazioaren Arte Garaikideko Bilduma

Labea Aretoko espazio zirkularrean esekita, arkitekturak inguratu egiten gaituela sentiarazten digu Web instalazioak. Obra altzairuzko kableek eta beira gardenezko esfera hauskor eta distiratsuek osatutako amaraun bat da, eta lekuaren gaineko pertzepzioa aldatu, eta espazioarekiko harreman fisikoa aktibatzen du.

Instalazioak Mona Hatoumen obran agertzen diren tentsio nagusietako batzuk biltzen ditu: erakarpena eta mehatxua, fintasuna eta indarkeria, babesa eta itxialdia. Gure gainean esekitako amaraunaren xehetasuna liluragarria da, arretaz irundako egitura perfektua duelako, eta, aldi berean, harrapaketa-sare bat gogorarazten digu. Amaraunaren presentzia erakargarria eta kezkagarria da aldi berean.

Beirazko esferek ihintz-tantak edo konstelazio bat dakarkigute gogora. Haien edertasun distiratsuak sare ikusezin batean harrapatuta geratzeko arriskuarekin kontrastatzen du. Hala, geldiarazi, elkartu eta batzuetan lotu egiten gaituzten egituren irudi poetiko eta aztoragarri bihurtzen du Web obrak elementu ezagun bat.

Comparte: