Skip to content
Ikastaro Intentsiboa Altzuzan

Iruñeko Topaketak 2024 kultura, arte eta pentsamendu independenteari eta kritikoari buruzko nazioarteko biurtekoa da, eta Iruñean egingo da 2024ko urriaren 3tik 13ra. Hainbat esparrutako artisten, idazleen eta pentsalarien nazioarteko topaketa da, eta egungo munduaren erronka konplexuei buruz gogoeta egitea du xede. Iruñeko Topaketen Eskola esperimentazioa, pentsamendua eta diziplina artistikoen gurutzaketa uztartzen dituen hezkuntza-gunea da, haur eta gazteei arreta ematen diena. 

Iruñeko Topaketen Eskolak, Oteiza Museoarekin elkarlanean, asteburu bateko ikastaro intentsibo bat antolatu du Altzuzan (Nafarroa) 2024ko irailaren 27, 28 eta 29an. Gazteei zuzendutako ikastaro honen helburua da saio praktikoak eta parte-hartzaileak egitea hainbat artistarekin, esperimentazioaren bidez artista horien mintzairetara eta proposamenetara hurbiltzeko. 

Bertan izango da Ramón Andrés, poeta, idazlea eta Iruñeko Topaketetako zuzendari artistikoa; eta hauexek izango dira parte-hartzaileak: Xabier Erkizia, musikaria, soinu-artista, ekoizlea eta irakaslea; Txalo Toloza eta Laida Azkona, arte bizien proiektuak egiten dituzten artistak, eta Marina Lameiro, zinegilea eta ekoizlea. 

Jardueraren laguntzailea:

IZENA EMATEKO FITXA
  • Arduraduna: Fundación Baluarte.
  • Helburua: interesdunak planteatutako informazio-iradokizunari erantzutea.
  • Legitimazioa: interesdunaren baimena.
  • Hartzaileak: datuak ez zaizkie lagako beste batzuei, legeak horretara behartzen badu izan ezik edo xede bat betetzeko lagatzea beharrezkoa bada izan ezik.
  • Eskubideak: datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzekoa, bai eta informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk.
  • Informazio gehigarriak: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza hemen kontsultatu ahal da.