Skip to content

Adriana Cavarero

Italiako filosofoa da, Hannah Arendt-en pentsamenduan aditua. Veronako Unibertsitateko ohorezko irakaslea da, eta irakasle bisitaria izan da Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. 

Antzinako filosofia eta filosofia garaikidea, pentsamendu politikoa eta teoria feminista dira bere lanaren ardatz. Bere liburuen artean hauek daude itzulita gaztelaniara: Horrosimo: Nombrando la violencia contemporánea (Anthropos, 2009); Cuerpo, memoria y representación: Adriana Cavarero y Judith Butler en diálogo (Akademeia, 2014); Democracia fluenteNotas sobre el pensamiento político de Hannah Arendt (Herder, 2022).