Alim Qasimov mugham-eko interprete nabarmenetako bat da, Azerbaijango genero tradizionala, bere konplexutasun eta karga emozional sakonagatik ezaguna dena. Oso gaztetatik bere kulturako musika espiritualarekin lotura sakona garatu zuen. Bere estiloak teknika trebea eta inprobisatzeko gaitasun handia uztartzen ditu. Horrek nazioarteko ospea eman dio eta 1999an UNESCOren Nazioarteko Musika Saria jaso zuen. Bere ibilbidean zehar, hainbat tradiziotako artistekin aritu da lankidetzan, eta mundu osoko agertokietara eraman du mughama. Bere alabak, Fargana Qasimovak, gaztetatik mughamera bideratu zuen bere talentua eta Azerbaijango herri tradizioko ashik, trobadore eta kantautoreen kantu errepertorioa, ondare kultural hori zainduz eta berrituz. Bi artistek laukotebat izango dute lagun.