Skip to content

Ángel Soria

Bere belaunaldiko musikari onenetako bat da. Musikarekiko sentsibilitate handia eta teknika fina ditu, eta estilo guztietako errepertorioa sakonki ezagutzen du; horregatik, nazioarteko solista nabarmena izan da, eta SIGMA Project saxofoi laukote ospetsuko kide ere bai. Ekoizpen diskografikoari dagokionez, TRUTHS, the saxophone in the early st Century proiektu pertsonala aipatu behar da, non hainbat belaunalditako autore espainiarren sorkuntza lan adierazgarrienak jaso nahi izan dituen, hala nola Joan Magrané, Jesús Torres, Javier Quislant, Juan José Eslava, Alberto Posadas eta Alberto Bernal.

  1. urtean, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoan sartu zen, eta saxofoi katedra du Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.