Skip to content

Antonio Castilla Cerezo

Filosofian doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, eta gaur egun Filosofia Saileko irakasle agregatua da bertan. Haren irakaskuntzak zein ikerketak antropologia filosofikoa eta kulturaren filosofia izan dituzte ardatz, alde batetik, eta estetika eta arteen teoria, bestetik. Arlo horietan guztietan, Nietzscheren pentsamenduaren eragina duten autoreetan oinarritu da, izan inguru frantsesekoak (Michel Foucault, Gilles Deleuze), izan italiarrak (Giorgio Colli) edo izan espainiarrak (María Zambrano). Haren argitalpenen artean aipatzekoak dira, koordinatzaile gisa, Nietzsche o el espíritu de ligereza (2006) izeneko liburuki kolektiboa eta, egile gisa, La condición sombría. Filosofía y terror (2014), La imagen-grito. Estudios sobre cine de terror (2018), Una extraña triangulación. Lenguaje, obra y literatura en Michel Foucault (2019) eta Ilustración y (anti-)cartoon. Estudios sobre cine de animación clásico (2023).

LOTUTAKO EKITALDIAK

CONFERENCIA
10/10/2026
17:00

Location

Baluarte Sala Cámara