Skip to content

Apichatpong Weerasethakul

Zinemagilea eta artista bisuala.

Apichatpong nazioarteko zinemagile eta artista bisual ezaguna da. Bere lanetan narrazio ez-linealak erabiltzen ditu, eta memoria, galera, identitatea, desira eta historiarekin lotutako gaiak lantzen ditu narrazio horietan. Bere obrari esker, nazioartean itzal handia ez ezik, sari ugari ere lortu ditu, hala nola Cannesko Epaimahaiaren Saria 2021ean Memoria filmarengatik; Thailandiatik kanpo filmatu zuen lehen filma izan zen, Tilda Swinton-ekin batera. Canneseko Urrezko Palma ere irabazi zuen 2010ean Uncle Boonmee, Who Can Recall His Past Lives lanagatik. Tropical Malady obrarekin Cannesko Lehiaketako Epaimahaiaren Saria irabazi zuen 2004an, eta Blissfully Yours lanari esker Cannes Un Certain Regard saria irabazi zuen 2002an. Syndromes and a Century (2006) lana azken hamarkadako film onenetakotzat hautatu zuten 2010ean egindako zenbait inkestatan. Artelanak ere egin izan ditu: Primitive (2009) pantaila anitzeko proiektua, Fireworks (Archives) (2014) eta Invisibility (2016). Erakunde garrantzitsuek erosi dizkiote artelan horiek: Tate Modern zentroak, Georges Pompidou zentroak, Bartzelonako Museu d ‘Art Contemporani museoak eta SFMOMAk.