Skip to content

Asier Mendizabal

Asier Mendizabal artista bisuala da, eta Ordizian jaio zen, 1973an. Hainbat hezkuntza-proiektutan parte hartzen ari da, eta eskultura-irakaslea da Stockholmeko Royal Institute of Art delakoan.

Goiz interesatu zen XX. mendean euskal kultura berreraikitzeko erabili zen moduaz (abstrakzioaren lengoaia  hartu zuen bere gain erabilera herrikoi eta politikoetara modu berezi batean eramanda), eta ildo horretatik garatu zuen bere lana. Kolektiboaren irudikapena, identitatearen eraikuntza eta teknikak fenomeno horietan duen papera behin eta berriz agertu dira bere lanean, zeina ideologiaren kritika gisa deskribatu baita maiz.

 Bere praktikak aurrez aurre jartzen ditu historiaren narratiba konbentzionalak, artxiboko objektuak edo etnografiakoak edo irudikapen politikoak eta azpikulturalak, horien guztien baldintza tekniko eta materialei so eginda. Idazketa ohiko baliabidea da bere praktikan, betiere eskulturari lotuta.

Mendizabalek hainbat erakundetan egin ditu erakusketa indibidualak (Sofía Erregina Museoa, MACBA, Oteiza Museoa, Quitoko Alabado Museoa edo Londresko Raven Row kasu) zein kolektiboak (Vienako Secession, Guggenheim Bilbao, eta Veneziako, São Pauloko edo Taipeiko biurtekoak, esaterako), baita erakusketa komisariatu askotan ere.

Argazkia © Barbara Fecchio