Nerea de Diego, Fermín Díez de Ulzurrun eta Maria Ozcoid-Moreno erakusketa komisarioak osatzen dute BAC proiektuen kolektiboa. Nafarroako Museoan “Algo que atraviesa” udazkeneko tailerra egin ondoren sortu zen taldea. Nerea de Diegok koordinatu zuen tailer hura NUPerako, 72-22 Topaketen 50. urteurreneko ekitaldi kolateral gisa, komunitate artistikoa sortzeko asmoz. BACek komunitatea sortu nahi du, prozesu kolaboratibo eta autogestionatuak aktibatuz.