Camille Decourtye eta Blaï Mateu Triasek elkarrekin fundatu zuten 2001ean talde batetik eratorri zen Baro d’evel cirk konpainia; 2006tik aurrera konpainia horretako zuzendaritza artistikoan ari dira. Beren sorkuntzen modus operandia eta beren ikuspegi dramatikoaren espezifikotasuna materien gainjartzetik sortzen dira, ibilbide luzeko lan batekin, non sakoneko hainbat lerro batera lantzen diren: lana animaliekin, mugimendua, musikaltasuna, espazioaren kontzepzioa, bilaketa plastikoak… Egunen, hilabeteen eta urteen joanean halako ildoak zulatzen dira arte eremuetan, eta beti pixka bat gehiago sakonduz esplorazioan; eta sortzeko unea iristen denean, ildo horiek bat egiten dute sormenaren arragoan.
- Irauten duten zuhaitzak