Azken hamarkadetako konpositore garrantzitsuenetako bat da Beat Furrer. Haren obraren ezaugarri nagusiak dira soinuarekiko erabateko arreta eta musika-keinu fina, non isiltasuna, hauskortasuna eta mikroartikulazioa funtsezko elementuak diren musikarako, erritmoak eta kontrapuntuak aparteko adierazpen-indarra hartzen baitute.
Izen handiko sariak irabazi ditu, hala nola Ernst von Siemens Music Prize saria (2018), Veneziako Biurtekoko Urrezko Lehoia (2014) eta Groere Österreichischer Staatspreis (2006) saria. Horrez gain, lan handia egin du Klangforum Wien erakundearen sortzaile gisa eta Grazeko Arteen Unibertsitateko irakasle gisa.
Furrerren musikaren eragina, sortu duen ganbera-musikaren bidez neurtzen da, hein handi batean, baina bere obra ezaguna da, halaber, orkestra-lanagatik eta opera ugarirekin lortu duen ospeagatik, besteak beste, Begehren, FAMA edo Violetter Schnee, horietan ahotsa tratatzeko moduagatik eta trataera dramatiko paregabeagatik, gure garaiko ahots bereizgarrienetakoa duen konpositoreetako bat da Furrer.