Skip to content

Blanca Garí

Erdi Aroko historian katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Erdi Aroko espiritualtasunaren inguruan dabil bere ikerketa-esparru nagusia, batez ere emakumeen erlijiotasunaren esparruan. Duela gutxi El poder del objeto (Siruela) argitaratu du, Behe Erdi Aroan pertsonen eta objektuen arteko harremanari buruz. Erdi Aroaren ikerlari Victoria Cirlotekin batera, La mirada interior (Siruela) lana argitaratu du. Bertan, XII. mendetik XIV. mendera bitarteko zortzi emakume mistiko ameslariren historiak biltzen dira: Hildegarda Bingenekoa, Hadewijch Anberesekoa, Beatriz Nazaretekoa, Matilde Magdeburgokoa, Marguerite d’Oingt, Margarita Porete, Ángela Folignokoa eta Juliana Norwichekoa. Heinrich Seuse erlijioso alemaniarraren Vida testua ere argitaratu du Siruela argitaletxearentzat, bai eta Margarita Porete 1310ean sutan hiltzera kondenatu zuen liburua ere, mendebaldeko literatura mistikoko lanik handienetako bat: El espejo de las almas simples. Liburu honek eragin erabakigarria izan zuen Eckhart maisuaren eta Erdi Aroko beste mistiko batzuen pentsamenduan, eta jada XX. mendean eragin berezia izan zuen Simone Weilengan.

LOTUTAKO EKITALDIAK