Skip to content

Boris Groys 

Filosofoa, arte-kritikaria eta komunikabideen teorikoa. 

Filosofia eta matematika ikasi zituen Leningradeko Unibertsitatean, eta filosofian doktoregoa egin zuen Münsterreko Unibertsitatean. Nazioartean erreferentziako filosofoa izateaz gain, arte eta literatura sobietarrean aditua ere bada. Bere lanak modernitateari eta subjektuaren auziari buruzko hausnarketa baten emaitza dira. Saiakera ugari idatzi ditu, besteak beste, Arte y Terrorismo, Obra de arte total Stalin, Introducción a la antifilosofía, Volverse público. Gaztelaniara itzulitako azken lanak hauek dira: Tecnologías de la inmortalidad antes y después de la Revolución de Octubre (2021), Filosofía del cuidado (2022), Devenir obra de arte (2023), hirurak Caja negra argitaletxearekin.