Idazlea, ikertzailea eta irakaslea da, eta PornoBurka nobelaren egilea, Juan Goytisoloren hitzaurrea duena. Halaber, Pensamiento Monógamo. Terror Poliamoroso eta Lenguaje inclusivo y exclusión de clase lanak idatzi ditu.
Eskolak ematen ditu UABko Generoa eta Komunikazioa Masterrean, UBko Bake Kulturako Graduondokoan eta Es Baluard Museuko Laboratorio de Arte y Pensamiento (LAP) laborategian. Bartzelonako Cultura Txarnega I. Jaialdia zuzendu du eta Coimbrako Unibertsitateko Ikasketa Soziologikoen Zentroko nazioarteko aholkularia izan da.
Un cuerpo (posible) y lesbiano saiakera eszenikoa estreinatu du Alba G. Corral artista bisualarekin batera, eta gaur egun bira egiten ari da bere lehenengo antzezlanarekin: Trilogía de Naxos (Drama en tres lamentos y un par de actos).
Argazkia © Elena Martin