Skip to content

Carlos Irijalba

Instalazioa, argazkia eta filma lantzen dituen artista nafarra (jada existitzen diren materialekin edo industria prozesuek garatutako tekniken bidez), lurraldearen eraikuntza kolektiboaz gogoeta egiten saiatzen dena. Muscle memory (2019) edo Half Wet (amaitu gabe) bezalako azken proiektuetan, gogoeta egiten du dinamika antropikoei eta jatorrizko materia mineralari buruz. “Munduak behar du arte objektu hau?” galderaren erantzuna garbia da: ez. Egokitasunaren printzipioak gidaturik, Irijalba saiatzen da okupatzen duen testuinguruarekiko modu sentikor batean lan egiten. Skins (2015) edo Pannotia (2016-amaitu gabe) proiektuetan, geologia erabili du erreplikaren politikari eta narratiba kapitalozentrikoei buruzko analisi batean.

Besteak beste, Mondriaan Fonds Bewezen Talent 2022, Sifting Foundation SF 2015 eta Marcelino Botín 2007/08 bekak lortu ditu. Irijalbak nazioarteko hainbat zentrotan erakutsi du bere lana berriki: Shanghaiko Biurtekoa 2021, CAB Art Center Brussels, Guangzhou Triennale 2017, MUMA Melbourne (Australia) eta New Yorkeko Lower Manhattan City Council. Artista nafarraren obrak aurki ditzakegu, Reina Sofian eta Patio Herreriano Museoan ez ezik, baita nazioarteko bildumetan ere: Sammlung Wemhoener Foundation (Alemania) eta Taviloglu Art Collection (Istanbul).