Skip to content

Carolin Emcke

Kazetaria eta filosofoa da, eta Europako panorama intelektual eta kulturalaren ahots nagusietako bat. Süddeutsche Zeitung eta El País egunkarietako zutabegilea da eta Die Zeit eta Der Spiegel argitalpenetarako nazioarteko erreportaria eta erredaktorea izan da. Aldi horretan, hainbat gatazka eremutara bidaiatu zuen, hala nola Kolonbia, Kosovo, Irak edo Afganistanera. 

Emckek filosofia ikasi zuen London School of Economics, Harvard eta Frankfurteko Gizarte Ikerketarako Institutua erakundeetan, Axel Honneth-en tutoretzapean. Halaber, irakaslea izan da Yaleko Unibertsitatean, beste zentro batzuetan aritzeaz gainera.

Indarkeria, xenofobia eta LGTBI-fobia salatzeko eta giza eskubideen alde egin duen lanari esker, Alemaniako liburu saltzaileen Bakearen Saria jaso du (2016), bai eta Theodor Wolff saria ere, Alemaniako kazetarien gremioaren eskutik, beste sari batzuen artean. Gaztelaniaz hauek argitaratu ditu: Contra el odio (Taurus, 2017) eta Modos del deseo (Tres puntos, 2018).

Argazkia © Andreas Labes