Idazlea eta Arte eta Arkitekturaren historialaria.
Arkitektoa eta Arkitekturaren Teoria eta Historian doktorea (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa), tesi honekin: Opus angelicum. El imaginario arquitectónico de las Elegías de Duino, 1912-1922 (Bartzelona, 2012). Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko (ETSAB-UPC) Arte eta Arkitekturaren Historiako Serra Húnter irakaslea da. Irakasle gonbidatua izan da honako hauetan: Ruprecht-Karls-Universität Heidelberg, University of Illinois Urbana-Champaign eta Kunsthistorisches Institut in Florenz. Arkitekturaren, artearen eta literaturaren arteko elkarrekikotasuna ardatz dituen monografia ugariren egilea eta editorea da, Europako abangoardien jatorri berri bat definitzeko bide gisa, eta arreta berezia eskaintzen dio Rainer Maria Rilke (1875-1926) poetaren lanari. Bere azken lanen artean dago monografia kolektibo hau: Las ciudades de Rilke (Publicaciones de la Residencia de Estudiantes, 2022).