Skip to content

Cynthia Fleury

Parisen jaio zen, 1974an, eta filosofoa eta psikoanalista da. 2000. urtean Filosofian doktoregoa lortu zuen Paris IV Paris-Sorbona Unibertsitatean, La metafísica de la imaginación tesia eginda. Giza Zientziak eta Osasuna katedrako irakaslea da Conservatoire National des Arts et Métiers erakundean, baita Pariseko École Nationale Supérieure des Mines eskolako irakaslea ere. Filosofia katedra zuzentzen du, GHU Paris psychiatrie & neurosciences taldeko Hôpital Sainte-Anne zentroan.

Besteak beste, zainketei, zaurgarritasunari eta erresuminari buruzko pentsamendu garaikidean argia jartzen duten hiru liburu argitaratu ditu: adorea galtzeari buruzko bat (La fin du courage), antzerkirako egokitu eta 2019an La Scalan (Paris) aurkeztu zuena; zainketen humanismoari buruzko bat (Le soin est un humanisme); eta erresumina sendatzeari buruzko bat (Ci-gît l’amer. Guérir du ressentiment). L’Humanité astekarian idazten du, bai eta beste hedabide batzuetan ere, hala nola Le MondeLa CroixLiberation eta Le Figaron. 2020an, Chevalier de la Légion d ‘Honneur izendatu zuten.

Argazkia © Francesca Mantovani