Skip to content
© Enrique Martinez Bueso

Francisco Jarauta

Filosofoa, komisarioa eta saiakeragilea.

Murtziako Unibertsitateko Filosofiako katedraduna da, Europako eta Amerikako unibertsitateetan irakasle gonbidatua, IVAM, Reina Sofía, Botín Fundazioa edo Instituto Europeo di Design museoetako kontseilu zientifikoetako kide eta patronoa, bai eta nazioarteko erakusketetako kuradorea ere. Berriki, «Micro-Utopias. Arte y Arquitectura» (2023) erakusketaren komisarioa izan da; bertan, baieztatzen du utopia handiak atzean geratu direla eta garaikidetasunaren ikurretako bat, erabat urbanizatuta eta etengabeko gatazken menpe dagoen planeta batean, mikro-utopiak eraikitzea dela, zeinaren ekintza eremua hurbileko ingurune komunitariora mugatzen den, dela hiria dela auzoa. Kritikaren arabera, “bere saiakerak politika, estetika, filosofia eta artearen mikropitzaduretarako iparrorratz egiaztatua” dira. Bere azken saiakera lana La amistad como una de las bellas artes  (2023) da, eta Sami Nair eta Javier de Lucas (2023) pentsalariekin batera idatzi zuen.