Skip to content
© Nobelfoundation

Herta Müller

2009an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen idazlea.

Herta Müller Errumanian sortu zen, aleman-hiztunak gutxiengo diren herri batean, eta Errumaniako zerbitzu sekretuen jazarpena jasaten hasi zen berehala, idazle disidentetzat zutenez; horren ondorioz, 1987an herrialdetik alde egin behar izan zuen. En tierras bajas (1982) izan zen bere lehen kontakizun-liburua, erregimen totalitario baten aurkako erresistentziari buruzkoa, eta gai hori landu zuen Alemanian argitaratutako bere eleberrietan ere: La piel del zorro (1992), La bestia del corazón (1994) eta Hoy hubiera preferido no encontrarme a mí mismo (1997). Saiakerei dagokienez, El diablo está en el espejo (1991) eta El rey se inclina y mata (2003) lanetan hizkuntzaren eta diktaduraren arteko lotura aztertzen du, eta Todo lo que tengo lo llevo conmigo lanean, berriz, gulag-a. Alemaniara iritsiz geroztik, lan artistikoari ere heldu dio, poema-collage liburuak eginez; azkena El funcionario dijo (Tres Molins 2024) izan da.

LOTUTAKO EKITALDIAK

ERAKUSKETA
04/10/2024 - 24/11/2024
Egun osoa

Location

Bolborategia
Ciudadela de Pamplona
ELKARRIZKETA

Irailaren 6tik aurrera izango diren gonbidapenak

05/10/2024
19:00

Location

Baluarte Ganbera Aretoa