Skip to content

Hilda Paredes

Konpositorea. Egungo mexikar konposizioaren arloko figura nagusia da, eta presentzia handia dauka nazioartean.

Bere katalogoa orkestra, antzerki musikal, kamera musika eta elektroakustikako hainbat lanek osatzen dute. Sari hauek jaso ditu: Ivors Composer Award, Music Theatre Now, eta hainbat sari PRS for Music, Sistema Nacional de Creadores de México eta Arts Council of Great Britain erakundeen eskutik, edo J.S Guggenheim (New York) beka. 

Bere musika kontinente guztietan entzun da jaialdi eta areto hauetan, besteak beste: Wigmore Hall, Huddersfield Contemporary Music, ECLAT, Ultraschall, Festival D’Automne, Wien Modern, Festivales Akiyoshidai eta Takefu, Melbourneko Musikaren Nazioarteko Jaialdia, Estatu Batuetako Arte eta Ideien Jaialdia edo Foro de Música Nueva eta Festival Internacional Cervantino (Mexiko). Halaber, Espainiako hainbat ekitalditan entzun da. Bere lana enkargatu, estreinatu eta interpretatu dute hainbat talde eta solista ospetsuk, besteak beste: Cuarteto Arditti, Collegium Novum Zurich, Ensemble Intercontemporain, Ensemble Modern, Recherche, London Sinfonietta eta Filarmónica de la Ciudad de México. 

Konferentziak, eskolak eta ikastaroak eman ditu Buffaloko Unibertsitatean eta Estatu Batuetako beste unibertsitate batzuetan, eta, era berean, hauetan ere bai: Manchesterreko Unibertsitatea, Frantziako Centre Acanthes eta Bartzelonako ESMUC. Halaber, Darius Milhaud irakaslea izan da Mills College erakundean. Bere lana Mode Records New York, Aeon, IBS Classical eta Bridge argitaletxeetan grabatu da eta gaur egun University of York Music Press argitaletxeak argitaratzen du.

Argazkia © Graciela Iturbide