Skip to content

Inés Boza

Inés Boza dantzari, koreografo eta zuzendariak SenZaTemPo dantza-antzerki konpainia zuzendu zuen 1990etik 2017ra. Kolaborazioak egin ditu Teatre Nacional de Catalunya, Teatre Grec, Mercat de los Flors, Manchester MIA erakundeen produkzioetan, baita nazioarteko bira ugari ere. Bartzelonako Centro de creación La Caldera sorkuntza zentroaren sortzaile eta bazkide izaki, azken urteotan, adin eta mota guztietako pertsonei zuzendutako dantzako sorkuntza tailerretan jaiotzen diren sorkuntza lan komunitarioak zuzentzen espezializatu da. Zuzendari gonbidatua izan da Mercat de les Flors dantzaren etxeak gazteentzat egindako tot Dansa proiektuan (2017-2029), eta 2013tik gaur arte Besòs Creació afizionatuen tailerrean sustapen lanak egin ditu Bartzelona kanpoaldeko auzo batean