Skip to content

Juan José Eslava

Konpositore hau Gijonen jaio zen 1970ean, eta Jorge Oteizari buruzko opera bat egin zuen, bai eta orkestra, ganbera, ahots, musika tresna eta elektronikoaren arloko lanak ere. Bere lanak gorputzaren soinuaren eta espazioaren arteko harremana aztertzen du. Emmanuel Nunes, Gérard Grisey eta Claude Ballif irakasleen ikaslea izan zen, Pariseko Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan ikasi zuen eta IRCAMeko musika informatikoko ikastaroak egin zituen. 

Hainbat enkargu jaso ditu erakunde hauen eskutik, besteak beste: AEOS, BBVA, CNDM, Musika Hamabostaldia, Grupo Enigma, Nomad Ensemble, Plural, Neopercusión, Sigma, Trio Zukan. Bere lana nazioarteko eta estatuko jaialdietan aurkeztu da, hala nola ICMC, SICMF, Time-of-Music, World New Music Days, Transitio, Puentes, Résonnances, Musikaste eta Ensems, Europa, Asia, AEB, Mexiko eta Argentinako aretoetan. 2014az geroztik, After Cage jaialdia antolatzen du E7.2 kolektiboko kide gisa.

Konposizioa eta Orkestrazioa irakasten du Aragoiko Goi Mailako Kontserbatorioan 2013az geroztik.

Argazkia © José Tomé