Skip to content

June Crespo

June Crespo Iruñean jaio zen, 1982an, eta Bilbon bizi eta lan egiten du. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (2005), eta De Ateliers (Amsterdam) programan parte hartu zuen 2015etk 2017ra. Bakarkako erakusketen artean aipagarrienak ditu: Entre alguien y algo (2022), CarrerasMugica Galeria (Bilbo); Am I an Object (2021) PA///KT (Amsterdam); Helmets (2020), Artium (Gasteiz); Voy, sí (2020), Ehrhard Florez Galeria (Madril); No Osso (2019), Uma Certa Falta de Coêrencia (Oporto); Ser dos (2017) eta Cosa y Tú (2015), CarrerasMugica Galeria (Bilbo). Duela gutxi hainbat taldekako erakusketetan parte hartu du: The Milk of Dreams, Veneziako Bienala 2022; Fata Morgana, Jeu de Paume (Paris) edo El sentido de la Escultura, Fundación Miró (Bartzelona).