Skip to content

Kamchàtka

Kamchàtka antzerki-talde murgiltzaile eta kontestuala da, eta Katalunian du egoitza. Kideak hainbat herrialdetakoak dira eta elkarrekin lan egiten dute 2006tik.

Espazio publikoan eta leku ez-konbentzionaletan gauzatzen dute beren sorkuntza-lana, tokitik sortu eta iraganaren oroimena iratzartzen duen antzerkia proposatzen dute, oraina argitzeko. Migrazioei buruzko epopeia baten egileak dira, giza mugimenduak ikertzen dituzten lau ikuskizunez osatua, eta 500 emanaldi baino gehiago egin dituzte 37 herrialdetan. Hizkuntza propioa garatzen dute, poetikoa eta hitzik gabea, idazkera garaikidea, publikoa izanik dramaturgian funtsezko pieza.

Giza joan-etorriak, begiradaren indarra eta sorkuntza kolektiboa arakatzen jarraitzen dute. Formakuntzak ematen dituzte eta sormen-lanak egiten dituzte komunitatearen inplikazioarekin. Kamchàtkaren lanak sektoreko hainbat sari jaso ditu, haien artean ikuskizun onenaren bi MAX saria Alter eta Fugit ikuskizunentzat.

LOTUTAKO EKITALDIAK