Skip to content

László Krasznahorkai

Gyulan (Hungaria) jaio zen, 1954an, eta eleberri, saiakera eta kontakizunen idazlea da. Nazioarteko egile ospetsuenetako bat da. Besteak beste, Tango satánicoMelancolía de la resistenciaGuerra y guerraY Seiobo descendió a la tierraEl regreso del barón Wenckheim eta Herscht 07769 eleberriak idatzi ditu. Sari ugari jaso ditu, honako hauek barne: Man Booker Nazioarteko Saria (2015); Estatu Batuetako Literatura Itzuliaren Sari Nazionala (2019); Kossuth Saria (Hungariako Estatuko sari nagusia); eta Alemaniako Urteko Liburu Onenaren Saria (1993), Melancolía de la resistencia lanagatik. Bitan jaso du Estatu Batuetako Liburu Itzuli Onenaren saria.

AnimalinsideSpadework for a Palace eta Chasing Homer kontakizunak ere idatzi ditu. Tango satánico Atzerriko Fikziozko Lanen Sari Independenterako izendatu zuten 2013an, eta The World Goes On Man Booker Nazioarteko Sarirako, 2018an. Haren lanak berrogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dituzte. Gaur egun Pilisszentlászlóko mendietan bizi da, erretiratuta.

Argazkia © Hartwig Klappert