Idazlea eta kazetaria da, eta bere zenbait liburu 30 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira. Bogotán (Kolonbia) jaio zen 1950ean, Filosofia eta Letretan lizentziaduna da eta Zientzia Politikoetan graduondokoa egin zuen Andeetako Unibertsitatean (Bogotá); gaur egun, Bartzelonan bizi da, eta Madrilgo Cervantes Institutuko Patronatuko kide da.
Irakaslea izan zen ikastetxeetan 17 urtetik 20 urtera bitarte; gero, literatura irakatsi zuen Nacional eta El Rosario unibertsitateetan (Bogotá), eta Professor-at-large izan da Estatu Batuetako Cornell University unibertsitatean.
Sari ugari jaso dituen Delirio (2004) obra idatzi zuen, eta azken aldian idatzitako eleberriei dagokienez, Demasiados Héroes(2009), Hot Sur (2013), Los Divinos (2018), Canción de Antiguos Amantes (2022) eta Pecado (2017) kontakizun liburua aipatuko ditugu.
Hainbat sari jaso ditu, hala nola Sor Juana Inés de la Cruz (Mexiko, 1997); Prix France Culture (1998), Arzobispo Juan de Sanclemente (2003), Alfaguara de Novela (2004) eta Grinzane Cavour (2006); eta Guggenheim fundazioaren beka ere eman diote.