Marrazketaren historialaria.
Santiago de Compostelan jaio zen 1946an. Arte Ederretan doktorea eta Bartzelonako Unibertsitateko katedradun erretiratua da, eta Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Departamentuan irakatsi du. Aurretik, irakasle titularra izan zen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. Perspektiba, Marrazketa Teknikoa eta Geometria deskriptiboa eskolak eman ditu ikastegi horietan. Doktorego eta master programetan parte hartu du. 17 doktore-tesi zuzendu ditu. Bere espezialitateko hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu. Espainiako eta Portugalgo zenbait unibertsitatetan topaketetan eta hitzaldietan parte hartu du, bai eta beste erakunde batzuetan ere (Miro Fundazioa, CaixaForum, Valentziako MUVIM, Juan March Fundazioa, Cuencako Arte Abstraktuaren Museoa, Murtziako Arkeologia Museoa, Nafarroako Kutxa Fundazioa). Txile, Kuba eta Ekuadorreko unibertsitateetan ere irakasle gisa gonbidatu izan dute.