Artista eta irakaslea.
Desirak itxuratutako bizitzaren ingeradak, hura osatzen duten topaketa kontingenteek zehaztuak, trazatzen ditu Tanek. Bere lana instalazioetan, argazkietan, bideoan eta idazketan gauzatzen dira, beste keinu batzuen artean. Urte hasieran Mousse Publishing argitaletxearekin argitaratu zuen Stockholmeko Accelerator-en egindako Dodge and/or Burn erakusketari lagundu zion liburua. Egilearen lanak Kunstinstituut Melly (Rotterdam), Moderna Museet (Stockholm), Tabakalera (Donostia), Kadist (Paris) eta White Chapel Gallery (Londres) bezalako erakundeetan egon dira ikusgai. Göteborgeko Arte Garaikidearen Nazioarteko 11. Biurtekoan, Shanghaiko 11. Biurtekoan eta Museo Berriko Hirurtekoan parte hartu du. Stockholmen bizi da eta arte irakaslea da hango Konstfack Arte, Ofizio eta Diseinu Unibertsitatean. 2024an irakasle bisitaria da Master programaren baitan, New Yorkeko Bard College ikastetxean.