Skip to content

Patricia Esquivias

Artista bisuala.

Ikasketak Londresko Central Saint Martins College of Art and Design ikastetxean egin zituen, eta Arte Ederretako Masterra San Franciscoko California College of Arts ikastetxean. Aipamen bereziak eta bekak jaso ditu, hala nola Fullbright. Egilearen piezek, bideoek eta instalazioek istorioen kontakizunaren antza dute. Patricia Esquivasek kontakizun menderatzaileak deseraikitzen ditu, eta berreraikitzeko eta istorio galduak kontatzeko beste bide batzuk eskaintzen ditu. Abiapuntutzat gertaerak, pertsonaiak, kultura objektuak edo herri kulturaren fenomenoak harturik, iragana zalantzan jartzeko kontakizunak ehuten ditu interpretazio batzuek beste interpretazio batzuk baztertu dituzten bide hori berriro egiteko. Egilearen pieza askok historia eta memoria dute hizpide. Esquivasen lanak Los Angelesen, Bartzelonan (MACBA), Madrilen (Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala), Marrakexen, New Yorken eta munduko beste hiri batzuetan egon dira ikusgai.

LOTUTAKO EKITALDIAK

PROIEKZIOA ETA SOLASALDIA
10/10/2024
Terminado
11:30

Location

Baluarte Corona Aretoa
PROIEKZIOA ETA SOLASALDIA
11/10/2024
Terminado
11:30

Location

Baluarte Corona Aretoa