Argentinako flauta jotzaileak nazioarteko hainbat lehiaketatan lortu du saria, hala nola Txinako “Beijing Nicolet“, “Danimarkako Carl Nielsen“, Alemaniako “Aeolus“, Finlandiako “Crusell“ eta Belgradoko “Jeunesses Musicales“, besteak beste.
Pierre Boulez, Peter Eötvös eta Heinz Holliger zuzendarien batutapean, areto garrantzitsuetan egin ditu emanaldiak: Berlingo Philharmonie, Berlingo Konzerthaus, Tonhalle Zürich, Konzerthaus Dortmund, Tonhalle Düsseldorf eta abar.
Solista izan da “Festival Strings Lucerne” orkestrarekin, Basileako Orkestra Sinfonikoarekin, Basileako Ganbera Orkestrarekin; Düsseldorfeko Orkestra Sinfonikoarekin, Nürnberg-eko Orkestra Sinfonikoarekin, Leipzig-eko Mendelssohn Orkestra Sinfonikoarekin, Deutsche Kammerakademie-rekin; Errusiako Saint-Petersburg Cappella Orkestra Sinfonikoarekin, besteak beste. 2013. urtean, Couleur lehen diskoa argitaratu zuen, eta 2014an solista gisa grabatu zuen Konzerte, Basileako Ganbera Orkestrarekin. Gaur egun, hurrengo lana prestatzen ari da.
Buenos Aireseko Colón Antzokiko Operako Orkestrako kide da, eta hainbat orkestrekin kolaboratzen du Suitzan. Berriki, “Lucerne Festival Contemporary Orchestra” taldeko kide izateko hautatu zuten.