Idazlea.
Zutabegilea da El País egunkarian eta Espainiako Irrati Nazionalean. ADN-n Kultura arloburua izan zen eta zuzendariordea eldiario. es albistarian. Komisarioa Bartzelonako Pentsamenduaren Biurtekoan, Ljubljanako Arte Garaikidearen Institutuko teknologiari eta klima aldaketari buruzko (re)programming – Strategies for Self-Renewal programaren eta kazetaritza berriari buruzko Periodismo Profundo mintegiaren sortzailea da Medialab-Mataderon. Honako hauek argitaratu ditu: El Rival de Prometeo (Impedimenta, 2011), automata ospetsuei buruzko eskuliburua; El Pequeño Libro Rojo del Activista en la Red (Rocaeditorial, 2015), kriptografiari buruzko tratatua, aitzinsolasa Edward Snowdenek egina, eta El enemigo conoce el sistema (Debate, 2019), bat-bateko salmenta tira handikoa, zaintza kapitalismoari buruzkoa. Egilearen azken liburuak Contra el futuro (Debate, 2022), teknologia klimatikoei eta kontakizun apokaliptikoei buruzko azterlan kritikoa eta (re)programming (Aksioma, 2022) dira, azken hori munduaren amaierako alternatibei buruzko elkarrizketa liburua pentsalariekin eta ameslariekin osatua.